Oraingo honetan Lurgozo eta Ennek-ek antolatuta, Conservas Zallo atera berri duen ontziratutako hegaluzea oliba-olio birjina estra ekologikoren aurkezpen-dastatzera gonbidatutak izan ginen.

Arrantza jasangarriari buruz berba egiteko Lydia Chaparro etorri zen. Ecologistas en acción-en itsas eremua eta arrantza arloko koordinatzailea da. Bertan duela gutxi kaleratu duten liburua aurkeztu zuen, «Sin mala espina: guia de consumo responsable de pescado y marisco» izenekoa.

Liburuak gaurko arrantza eredua eta kudeaketak sortu dituen arazoei buruz berri eman nahi du. Irizpide batzuk ematen ditu kontsumoa herraminta ezinbestekoa dela arrantzaren egoera aldatzeko pentsatzen duten pertsonentzat.

Hemen Oizmendi Telebistan egindako elkarrizketa: https://vimeo.com/109911826

Jarraitzeko, Conservas Zallo-tik Ainhize Legarretaetxebarria etorri zen eta ze arrantza mota egiten duten euren arrantzaleek azaldu zuen baita zergatik merkaturatu duten produktu ekologiko hau.

Hitzaldia eta aurkezpena amaitu ondoren, gure txanda ailega zan. Conservas Zallo-ren hontziratutako hegaluzearekin pintxo batzuk prestatu genituen.

Kalitate haundia duten produktuekin oso erraza da gauza honak egitea. Horregatik lehenengo pintxoa hegaluzea zen Añana-ko gatzagaz eta Araba-ko «Rivo de moreta» oliba-oliokin. Sekulakoa!!!

Jarraitzeko zerba sushia hegaluzea eta kuiatxogaz eta amaitzeko taberna guztietan dagoen pintxo bat baina gure erara prestatuta: hegaluzea mayonesagaz.  Geuk kaneloi batzuk prestatu genituen Lau Haizetara-ko lagunek egindako pastarekin albahaca canela ozpin-olioagaz  ondua.

Zerba sushi-a hegaluzea eta kuiatxogaz

 

 

 

 

 

 

Hegaluze kaneloiak